Iritzia
: Akuilua
Babelgo dorrea
Fernando Morillo
III. mundu-gerra hastear omen dagoen honetan, atzean geratu zaizkigu oporrak, beste behin eta —berriro!— oharkabean. Gurpilaren biraketa berria dugu gainean, jasan beharreko zama astuna balitz bezala.
Eta birak bira, dorreak ditugu, sarritan eta tamalez, mintzagai. Behialako dorre famatu batean, Jainko izeneko zer batek, haserreak jota, hizkuntzak nahasi zituen elkar korapila gintezen
—bai lortu ere—; Cervantesen Kixotean —bai, Azpeitiko Santxo izeneko morroskoa agertzen den horretan—, On Kixote erroten aurka borrokatu zen, erraldoiak zirelakoan; orain, berriz, kixote berriak erraldoiaren aurka joan dira, errota-edo zelakoan. Dorreak beti nahasgarri.
Agian, hasi berri den ikasturtea erronka moduan hartu beharko genuke, hobetzeko dagoen guztia hobetzen saiatzeko. Baina kontuz dorreekin. Badaezpada.
Ongietorriak egunerokotasu-nera.
|