Gutunak
Saninaziyuen ondorena
HAIZEA@jazzcyber.com
Zezenketak baimentzen dituzuenoi. Berauek antolatu eta festen oinarri bihurtzen dituzuenoi. Zezenketak ikustera joaten zaretenoi. Bizidun baten sufrimenduarekin gozatzen duzuenoi. Ikuskizun tamalgarri hau onartu eta ordaintzen duzuenoi.
Uso-tiroan aritu zaretenoi. Hegazti defentsagabe bati bere hegaldia eta bizia puskatu diozuenoi. Arma bat erabiltzen erakusteagatik. Goiza tiroz betetzeagatik. Batik bat, honelako ekintza bat ‘Haurren Egunerako’ aproposa dela erabaki duzuenoi.
Errespetu eza eta tortura zer den irakasteagtik. Azken finean, animalia baten heriotza erabakitzeko es-kubidea dutela pentsatzen dutenei...
Eskerrik asko, berriro ere, nolakoa izan nahi ez dudan gogorarazteagatik.
|