|
|
|
Gutunak
Autorik gabeko eguna?
Mikel Arregi
Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, Azpei-tian ere Tokiko Agenda 21 egitasmoa martxan da. Oraingo honetan autorik gabeko egunarekin da-torzkigu. Apirilaren 21etik aurrera autoa gutxiago erabiltzen hastea gomendatzen digute; apirilaren 21etik aurrera espazio gehiago, segurtasun handiagoa, zarata eta kutsadura gutxiago izateko aukera dugu. Eta nola lor omen dezakegu hori? Garraio publikoa erabiliz eta oinez edo bizikletaz ibiliz. Etxea teilatutik hastearen itxura guztia ikusten diot kanpaina honi, ezerezean geldituko den zerbaiten itxura. Autorik gabeko egunetaz hitz egiten duten bitartean, herri eta auzoetako merkataritza, kultur espresioak eta abarrak bultzatu beharrean, merkatal zentro handien aldeko hautua egiten dute, hain zuzen ere autoa erabiltzera bultzatuz. Autoa gutxiago erabiltzeko diote, baina kaleetan, eta are gutxiago herrien artean, ez da bide-gorririk ikusten. Bizikletan ibiliz gero, hauek lotzeko edo gordetzeko lekurik ez da gure herrian. Autorik ez erabiltzeko, baina bakoitza bere autoan doa lanera; eta horri ere ez zaio irtenbiderik bilatzen. Garraio publikoak erabili behar omen dira, baina Urola bailaratik trena eraman ziguten. Benetan arazoari irtenbidea bilatu nahi bazaio, gauzak ondo egin; bestela berriz, ez du merezi kanpainetan hainbeste diru gastatzerik.
|