Kontraesanak
: Zati-Planaren kontraesanak
Foru Aldundiak Etxe Beltz-Izarra planari atzemandako akatsak
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zati- Planaren etetea erabakia, bertara aurkeztutako dokumentazioaren kontraesanekin argudiatzen du:
LOIOLAKO GLORIETA
Loiola hiribidean egin beharreko glorietari buruzko soluzio teknikorik ez da ematen Zati-Planean, ezta kudeaketari buruzko konponbiderik ere.
BABES PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK
Babes publikoko etxebizitzen gutxienekoa ez du jasotzen Foru Aldundira aurkeztutako dokumenatzioak.
BERDEGUNE PUBLIKOA
Antolatutako planaren %10a izan behar du. Foru Aldundira aurkeztutako bi planoen artean kontu honetaz kontraesanak daude, plano batean betetzen baita, baina bestean ez.
ETXEBIZITZA KOPURUA
Eraikitzeko asmoa dagoen etxebizitza kopuruaren inguruan ere kontraesanak azaltzen dira bi planoen artean. Batean kopurua loteslea da, baina bestean ez; beraz Hiri Antolaketako arauetan onartutako 170 etxebizitzako kopurua gaindituko litzateke.
LUR ZATIEN ERABILERA
Antolaketaren ondorioz geratuko diren lur-zatiak –kirol ekipamendua eraikiko litzatekeena–, zehazki ibai bazterreko pasealekuarekin bat egingo lukeen lur zatiaren tratamendua eta erabilera modua ez ditu zehazten Foru Aldundira aurkeztu den Etxe Beltz-Izarrako planak.
|