Etxebizitzak
: Errekurtsoa aurkeztu eta zuzenketak egiteko aukera dago
Etxe Beltz-Izarra plana eten egin du Foru Aldundiak
Nerea Uranga
Gipuzkoako Diputatuen Kontseiluak atzera bota du Etxe Beltz-Izarra hirigintza plana, akatsak dituelako. Altuna y Uria S.A.k zuzenketak egin eta aurrera jarraitzeko asmoa du. Batasunako zinegotziak plan honen aurka azaldu izan dira udaletxean
|
|
Etxe Beltz-Izarrako plana.
|
|
|
|
Izarra inguruko lurretan kokatuko litzateke hirigintza plana.
(Nerea Uranga)
|
|
Gipuzkoako Foru Aldun-diak pasa den uztailaren 27ko Diputatuen Kontseiluan, Azpeitiko Udalak aurkeztutako Etxe Beltz-Izarra 20. Hirigintzako Esku Hartze Alorreko Planaren onarpena «behin betiko etetea» erabaki zuen.
Etxe Beltz-Izarra hirigintza plana Altuna y Uria S.A.k aurkeztu zuen Azpeitiko Udalera. Planak, 70.000 metro karratuko lur zatian eta Loiolako hiribidetik Urola ibaia arteko eremuan, altuera gutxiko blokeak proposatzen ditu 170 etxebizitza eraikitzeko: 11 etxe bakoitza bere lorategiarekin, Loiola Hotela finkatu eta Izarrako eta Etxe Beltzeko eraikinak bota egingo lirateke, eta hiru bloke lineal eta L itxurako beste lau bloke txiki eraikitzeko asmoa dago.
Udalean, martxoaren 14ko udal batzarrean, EAJko eta EAko zinegotzien onespena eta Batasuneko zinegotzien ezezkoa jaso zuen (gehiengoz onartuta gelditu zen) Altuna y Uria S.A.k aurkeztutako Etxe Beltz-Izarrako hirigintza planak. Gero, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundira bidali zuen dokumentazioa, planaren hirigintza alorreko onarpena jasotzeko.
Foru Aldundiak dio Udalak bidalitako dokumentazioak «bete beharrekoak ez» dituela betetzen, «kontraesanak eta akatsak» dituela: Loiolako glorieta ez du zehazten, babes publikoko etxebizitzen legea ez du betetzen eta aurkeztutako planoek kontraesanak dituzte.
Foru Aldundiko Obra Hidrau-likoetako eta Hirigintza Depar-tamenduak hartutako erabakian planari «behin betiko etetea» ematen zaiola esaten da, baina, hala ere, oraindik badu aurrera egiteko modua. Foru Aldundiko Hirigintza Departa-menduko arduradunen esanetan, «oraingoz, etenda geldituko litzateke, aurkeztutako dokumentazioak akatsak dituelako. Baina zuzenduta bidaltzeko epe bat dago, errekurtsoa egiteko aukera dago. Beraz, dokumentazioa berriz ere zuzenduta bidaltzen duten unean, Aldun-dian aurrera egingo du berriro dokumentazioaren azterketak. Hau beste kasu batzuetan ere gertatu ohi da, eta ohikoena zuzenketak bidaltzea izaten da».
Altuna Uria S.A.ko gerentearen hitzetan, «hirigintza promozioko kasu askotan gertatzen da halakorik. Horrelakoetan, eskatzen diren zuzenketak eta zehaztasunak egin eta berriro bidaltzen da dokumentazioa. Gainontzeko kasuetan bezalaxe, oraingoan ere aurrera egiteko asmoa dugu Etxe Beltz-Izarra planarekin».
Baina ez da prozesua Foru Aldundiaren onarpenarekin bu-katuko, Altuna y Uriak dioenez: «Onarpena jaso ostean, proiektua egin behar izaten da eta Udalak lizentziak eman behar izaten ditu, eraikinak egiten hasteko».
Plan honen aurka
Azpeitiko Udaleko Batasuneko ordezkariak, Etxe Beltz-Izarra-ko lur zatirako aurretik aipatutako asmoaren aurka azaldu dira: «Plan honek udaletxeko beste bi alderdietako zinegotzien onarpena jaso zuen, nahiz eta udal arkitektuaren eta idazkariaren txosten tekniko eta juridikoak aurkakoak izan. Besteak beste, babes ofizialeko etxebizitzen kopurua legez %65a izan beharko luke eta bat bera ere ez du jasotzen».
Batasunekoen ustez, herrian gelditzen diren nekazal lur egokienak eta ibai ertza «suntsituko» ditu egitasmoak, eta herriaren garapena zuzentzen duten arau subsidiarioak ere ez ditu beteko. Batasuneko zinegotzien iritziz, planak «interes pribatuak soilik babestuko» lituzke.
|