Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Bertsolari txapelketa »  Xabier Euzkitze

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euzkitzek gogorik gabe segitzen du

"Bertsoak denetik du
gazi eta gozo
batzuetan gazitik
gehiegi akaso
kasik atzo goizean
esan nuen kaixo
agurrera iritsi
naiz pausorik pauso
adio bertsozale
maite zaitut oso".

Bertso horrekin esan zion agur plazei Xabier Euzkitzek; hain zuzen, Soraluzen, 1998ko abenduaren 11n, 32 urte besterik ez zituela. 1997ko txapelketan jada ez zuen irten. «Mila aldiz hausnartu» ostean hartu zuen erabaki hura Euzkitzek. Bertsotarako «gogoa galdu» zuen. Berriro daukanean, «inork esan gabe» itzuliko dela dio.

1999an Pako Aristik idatzi zuen artikulu bati arrazoia ematen dio Laxaro Azkunek: «Euzkitze albistegi ofizial bateko aurkezlea zen, eta gero bertsolari plazetan; jendeak hori ez zuen ezkontzen, eta Xabier erre egin zen».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak