Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urria »  Bertsolari txapelketa »  Azpeitiko finalerdia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko finalerdia

Finalerdi bat Azpeitian

1967ko Azpeitiko kanporaketako saioa
1967ko Azpeitiko kanporaketako saioa.   

Hil honen 21ean hasiko da Euskal Herriko XIII. Bertsolari Txapelketako azkeneko fasea, eta 37 bertsolarik hartuko dute parte. Finala abenduaren 16an da, eta, Uztarriak jakin duenez, aurretik Azpeitian izango da saiorik, azaroaren 24an (larunbata) finalerdietako bat jokatuko delako, 18:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Finalerdietan hiru talde ariko dira, sei bertsolarik osatua bakoitza, eta taldeek bina saio egin beharko dituzte. Azpeitian lehen itzuliko saio bat izango da.

Ez da lehen aldia txapelketa nagusia Azpeitian egongo dena. 1936an izan zen lehen saioa, urteberri egunez. Bertsolariek, bertsozaleek eta agintariek Etxe-Zurinekoan bazkaldu ostean, azoka plazan izan zen kanporaketa; Zepai geratu zen aurrena, Txapel bigarren, Uztapide hirugarren. Garaiko kronikek diotenez, izugarrizko zaletasuna zegoen Azpeitian: «Goie’ria’ra bertsozale dala, lendikan ere ba-genekigun; baińa egun onetan Azpeiti’n ikusi genduana ikusi arte, ez genduan uste o’relako zaletasunik ińon izan zeikienik».

Geroztik, 1962an jokatu zen kanporaketa bat herrian –abuztuaren 2an; Imanol Lazkano herritarra nagusi–, 1967an ere bai –martxoaren 12an; herrian bizi zen Nikolas Zendoia gailen–, baita 1989an ere finalerdi bat –azaroaren 26an, bi taldeen lehen itzulia–.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak