Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Inkesta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Inkesta

Saninaziyuei buruz zer?

. . . .

Leire Etxaniz
Leire Etxaniz.   
Aritz Martinez
Aritz Martinez.   
Joxe Ramon Diaz
Joxe Ramon Diaz.   
Aitor Agirre
Aitor Agirre.   
Jaime Ona
Jaime Ona.   
Rosario Urbieta
Rosario Urbieta.   
Sara Murillo
Sara Murillo.   
Maite Lazkano
Maite Lazkano.   
Leokadio Badiola
Leokadio Badiola.   
Gorka Ibarguren
Gorka Ibarguren.   
Begoña Errasti
Begoña Errasti.   
Miren Etxaburu
Miren Etxaburu.   
Arantxa Agirre
Arantxa Agirre.   
Gaizka Imaz
Gaizka Imaz.   
Ane Iturbe
Ane Iturbe.   
Eduardo Berasategi
Eduardo Berasategi.   

Maite Lazkano

«Ez det asko disfrutatzen, korridata ez naiz juten, plazako orkestak ez zaizkit gustatzen. Iluntzetan nahiko giro eoten da. Egunien zehar zeozek eon berko luke ta euskal kutsu geyo, ze plazan izeten die orkestak-eta...»

Jaime Ona

«Ondo daude. Jai polittek die, kaleko girue-ta gustatzen zaizkit. Zezenketak nei asko etzaizkit gustatzen baño andriei bai. Eta oin umiekin eguneko festie ikusten deu gehyenbat, gauekue gutxi».

Aitor Agirre

«Batez’e zezenak eta gaueko anbientie die geyen gustatzen zaiztena Saninaziyuetatik. Eta beste festekin konparaute elegantiek die, beste festak herrikoyouek diela esango nuke, jende geyok parte hartzen du».

Eduardo Berasategi

«Gaztientzako die geyo guretzako baño. Saninaziyo aurretik lan asko eukitzen deu, ta egun bakarra jai: Saninaziyo egune. Pelota partiduek gustatzen zaizkit geyena, baño hurrengo egunien lanea etorri ber izeten deu...».

Ane Iturbe

«Saninaziyuek nahiko festa eskasak iruitzen zaizkit. Kanpotik jende asko etortzen da ta ez da beste herriko festetan bezela izeten. Txosnetan ibiltzen naiz geyena, han daolako giroik onena».

Gaizka Imaz

«Neretzako earrak die Saninaziyo festak. Lagunekin-ta bestela baino hobeto pasatzen deu. Geo, gañea, etxea beranduo uzten debe juten. Ta barrakak, Saninaziyuetako egun batien merkio izaten die».

Arantxa Agirre

«Festak oso ondo daude. Kalien bizi geanok, lau-bost egunien loik ein gabe eon ber izeten deu baño. Nik neuk etxien ez det gonbidatuik izeten; soziedadea juteko joerie daukeu ta alde hortatik librau eiten naiz».

Miren Etxaburu

«Saninaziyuek Azpeitiko festa haundiyenak die ta onenak. Festatako lagunartie da geyena gustatzen zaitena Saninaziyuetatik. Ta eoten dien gauzetatik, berriz, tonbolak ta barrakak ditut gustukuenak».

Begoña Errasti

«Festak ondo daude, baño bereziyo iruitzen zaizkit Sansebastianak, herrikoyo dielako. Hauek kanpokuentzako festak die geyo. Geo, zezenetan-eta, Saninaziyuetan jende asko izeten da».

Gorka Ibarguren

«Nahiko ondo daude. Baño batez’e jende batentzako festak die. Adibidez, jende gaztientzako ez da eze askoik eoten ta ordun antolau in ber izeten diteu. Kanpora beireko jayek die, herritarrekin geyegi pentsau gabe».

Leokadio Badiola

«Saninaziyuek, beste festakin konparaute, zea daukebe: oporran ondoren lehenengo festak diela, ta hori giruen nabaritzen da. Pelotie det neuk gustukue, pelotazalie bainaiz, ta pelota partiduek eotien die jai hauetan».

Sara Murillo

«Saninaziyoko festatatik geyen-geyena barrakak gustatzen zaizkit. Geo iluntzien, parranda erteten det lagunekin, eta gauien etxea beranduo erretiratzeko aukerie daukeu».

Rosario Urbieta

«Festak oso ondo daude, gañea festak ber die. Nei Saninaziyo prozesiyue ta meza nagusiye gustatzen zaizkit. Meza nagusiye zoragarriye da. Geo baserritarren egunien’e baserritarrak disfrutatzen debe».

Joxe Ramon Diaz

«Saninaziyuek ez die, nere ustez, festa herrikoyek. Udalak antolatzen ditu, bakarrik antolau’re, herriko gazteekin parte hartu gabe. Azpeiti bateako, nahiko festa españolak die Saninaziyuek».

Aritz Martinez

«Dibertigarriyek die Saninaziyuek neretzako. Ta festatatik batez’e barrakak gustatzen zaizkit geyena. Geo geure artien eukitzen deun lagunartie’re asko gustatzen zait Saninaziyuetan».

Leire Etxaniz

«Ez zaizkit gustatzen, ez dalako ezer eoten gaztientzat. Ematen du zezenketak bakarrik diela festie, eta ez bazien eongo hobiek izengo zien, diru hori beste zerbaiten inbertituz geo. Txosnako giroa det gustukuena».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak