Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Sahatsa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

25 urte

Sahatsak urteurrena Azpeitia eta Azkoitian ospatuko du

Nerea Uranga

 
 

Sahatsa Euskal Dantza Taldeak 1976. urtean, Urrestillan, eman zituen lehen urratsak. «Bi urtean Urrestillako plazan eta eliza azpian entseiatzen eman genituen, gero aterbe bila Azpeitira joan ginen. Han 13 urte eman genituen azoka plazan eta gero Azkoitiko Udalak, Baztartxo zine aretoa berritu zuenean, eraiki berri zuten dantza aretoa eskaini zigun». Taldea azpeitiarrek (%60a) eta azkoitiarrek (%40a) osatzen dute. Denak gazteak dira, ez dute inoiz haurren talderik izan. «Hasiera-hasieratik gazteok osatu dugu taldea, ez dugu harrobirik. Haurrekin lanean ari diren dantza taldeak badira: Azpeitian Itsasi, eta Azkoitian Sagarzazutarrak».

Sahatsak hainbat herrialdetan eman izan du euskal kultura eta dantzen berri 25 urteotan, nazioarteko hainbat folklore jaialditan parte hartuz. Betiere sorreratik izan duen helburua betez; hau da, «euskal folklorea ezagutaraziz eta zabalduz». Taldeak aurrera jarraitzeko, hiru oinarritan dago gakoa Sahatsakoen aburuz: «Batetik, ideak garbi izatea, jendearen erantzuna. Bigarrenik, diziplina pixka bat. Hirugarrenik, lagunartea eta giro ona izatea».

Egitarau mardula egin du Azpeitian eta Azkoitian urteurrena ospatzeko. Pasa den uztailean, Baztartxon, 220 taldekide eta taldekide ohi bildu ziren. Eta azaroa bitartean dantza jaialdiak, jantzien erakusketa eta abar antolatuko ditu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak