Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Meseta toril

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Elkarrizketa : Jexux Zelaia (Zezenzalea)

“Meseta torila toki txikia duk, baina esanguratsua”

Enekoitz Esnaola

Urtero marka hausten ari da Jexux Zelaia, aurten ere bai baitoa Meseta Torilera zezenketak ikustera. 1982an joan zen aurreneko aldiz, eta harrezkero behin baino ez du huts egin, soldadu zegoelako hain zuzen.

Jexux Zelaia zezen plazan
Jexux Zelaia zezen plazan.    (Enekoitz Esnaola)

Zezenplaza dotore-dotore jantzi ohi dute Saninaziyuetarako –nola ez ba Azpeitian!–, eta plaza pintatzen ari direla egin dio Uztarriak elkarrizketa Jexux Zelaiari, meseta torilean bertan –non bestela?–.

Aurten ere bai orduan torilera...

Bai, hemeretzigarren aldiz. Lehen aldiz 1982an etorri nituan, hemezortzi urterekin, baina 1989an ez nian etortzerik izan festetara, soldadu nengoelako, Santoñan.

Orduan lepo egoten zuan meseta torila...

Gainezka. Oraintxe kalkulatu diat zenbat lagun sartzen diren hemen, eta 175 lagun bai. Orduan toril atzean ere egoten zuan jende gaztea. Hortaz, 250 bat etortzen gintuan.

Eta orain?

Orain oso gutxi.

Eta hori?...

Badituk hamar urte pasa hiru korrida jarri zituztela, bi nobillada kenduz, eta salneurriak igo egin dituk.

Eta?

Ba pena duk. Nik hemen oso ondo pasatu izan diat, leku txikia duk baina, niretzat behintzat, esanguratsua duk. Nik torilarekin lotzen ditiat festak hein handi baten.

Zer pentsatu izan duk hire kuadrilakoak-eta toriletik tendidora-eta pasatu izan direnean?

Bizitza aldatu egiten dela. Baina torila uzte horrek badik beste azalpen bat...

...segi, segi.

Begira: hemen beti ari dituk esaten Azpeitikoa «plaza serioa» dela, eta eman behar torilean zerbait egiten dugunean, zerbait gaizki egiten du-gula; eta horrek plazan atentzioa deitzen dik. Hori dela-eta, jende gazte ba-tek, behin adin batera iritsitakoan, utzi egiten ziok torilera etortzeari. Iruñean, aldiz, normala duk peñen giro hori. Hango jarrera hemen balego, jende gehiago etorriko hukek torilera.

[aurrera segitzen du bere gogoetarekin].

Eman behar antolatzaileek-eta ez dutela nahi torila egoterik. Baina be-gira: errespetua eta isiltasuna gorde behar denean, torilekook gorde egiten diagu, salbuespenen bat beti badago ere. Eta gero giroa jarri nahi denean, jarri egiten diagu, irina-eta botaz; eta, zer, giroa jartzea txarra al da ba? Garai baten ere giro on hori egoten zuan torilean (irina, arrautzak, anila...), eta plaza bete egiten zuan.

Hik ez al duk torila uz-teko asmorik edo...?

Noiz edo noiz utzi beharko diat neuk ere. Baina utzi baino lehenago, gazteek hau ezagutu dezaten saiatuko nauk. Aurten lortu diagu Saninaziyo bigarrengoz torilerako sarrerak merkeago jartzea, eta egun horretan gazteok bazkari bat egingo diagu. Iaz egin genian Zaharretan, aproba bezala, eta ondo irten zian.

Aurten ere aurreneko lerroan, Jexux?

Bai, bai. Beti aurreneko lerroan eta erdian jarri izan nauk, nahiz eta kuadrilakoak, joaten zirenean, atzean jarri. Aurrean hobeto ikusten duk zezenketa, eta, gainera, igual-igual edaten duk. Orain beste sozio batzuk ditiat zezenplazara zerbait eramateko-eta.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak