Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Itsasi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

25 urte

Itsasik udazken honetan beteko ditu 25 urte

Nerea Uranga

 
 

Itsasi Dantza Taldeak 25 urte beteko ditu aurten, eta urteurreneko ekitaldiak azaroan hasiko ditu, orduantxe beteko baititu 25 urte; 1976ko urria eta azaroa artean eratu zen taldea, Mikel Larraņagaren eta Begoņa Aizpururen ekimenez. Xabier Bidezabal, Itsasi Dantza Taldeko kideak kontatzen duenez, Ŧorduan, Oargi Dantza Taldea desagertzear zegoen, eta Mikelek eta Begoņak inguruko haurrak eta gaztetxoak bildu eta euskal dantzak erakusteari ekin ziotenŧ.

Itsasiren lehen emanaldia 1977ko Saninaziyo jaien inguruan izan zen, hain justu Umeen Egunaren barruan. Eta bigarrena, berriz, Ipar Euskal Herriko herrixka batean.

Pixkanaka, eta urteen poderioz, jendea gehitzen joan da Itsasin eta dantza-eskola bat osatu dute. Lehen urteetako emanaldiak Euskal Herrian eman zituzten, baina 1987tik atzerrian izan dira ia urtero (aurten abuztuan Siziliara joango dira) nazioarteko emanaldietan parte hartuz. Gaur egun talde sendoa da: aurten dantza-eskolan 200 haur eta gaztetxo ibili dira. Helduen dantza taldea 21 neska eta 15 mutilek, eta 15 musikarik osatzen dute, eta zanpantzarren taldea, berriz, 14 lagunek.

Festa hauetan, garai bateko usadioak jarraituz, ohiko bihurtu den Gizon dantza edo aurreskua egingo dute Saninaziyo bigarrengoz agintarien aurrean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak