Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Festa herrikoiak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Festa herrikoien aldeko batzordea : Urtez urte arrakasta handiagoa lortzen dute

«Festa herrikoien» alde lanean

Jon Aranburu

Festa herrikoien aldeko batzordea festa euskaldun eta partehartzaileen alde lanean ari da. Aurten ere Udalarekin adostasunik ez dute lortu. Urtetik urtera arrakasta eta indarra lortzen dute

Iazko herri bazkariko une bat. Mila lagun inguru bildu ziren.  (Uztarria)

Azpeitiko festa nagusiak iritsi dira, eta honekin batera ohi bezala hasi dira biltzen festa herrikoien aldeko batzordeko kideak. Batzordea urteetan ari da lanean festa herrikoi, euskaldun eta parteartzaile batzuk herritarrei eskaini asmoz. «Festa giroarekin batera elkartzen den desioa hori da». Honela, batzorde honek herritar guztientzako ditu ateak zabalik beren proposamenak luzatu ahal izateko. «Modu honetan festa herrikoiak eta adin guztientzat zuzendutakoak» suztatzen baitira haien ustez. Baina helburua «festa alternatiboa» sortzea ez dela ere gehitzen dute.

Batzordearen esanetan, urtero saiatu dira «Udalak antolatutako festetan helburu hauek islatzen, eta azpeitiarrentzat benetako festak antolatzen». Baina Udalarekin elkarlanean festa bateratuak antolatzeko saiakerek «beti erantzun bera jaso izan du: ezezkoa». Eta emandako aukera bakarra «festak gure erara antolatzea» dela azaldu dute. Saninaziyuetako programa ofiziala «inolako zabaltasunik gabe» Udalean adosten dela ere badiote.

«Indarra eta arrakasta»

Urtero-urtero oztopo ugarirekin aurkitu dira festa batzorde honetako kideak, baina haiek antolatutako ekintzek «beti lortu izan dute herriko festa ofizialek izan duten adinako indarra eta arrakasta». Aurten ere ez dira atzean gelditu, eta ekintza ugari antolatu dituzte herritar guztientzako: bezperan herri bazkaria, kontzertuak... Honela, «herritarrei eta gainontzekoei festa herrikoi eta euskaldun hauetan parte hartu eta gozatzeko» gonbitea luzatzen dute festa herrikoien aldeko batzordekideek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak