|
|
|
Saninaziyuek
Kantitatea bai ugari, kalitatea...
Aurten 10 txosna izango dira festetan: 9 txosna edarientzat eta 1 ogitartekoentzat; haien artean izango da Uztarria Kultur Koordinadorarena, bigarren urtez jarraian. Pumori Urola espedizioak lehen aldiz jarriko du txosna. Txosna gunean 400 lagunek egingo dute lan gutxi gora-behera. Eta eskatu diren 10.000 litro garagardo eta gainontzeko edariak edateko, 72.000 plastikozko baso egongo dira.
70-100 kinkilero izaten dira festetan beren trasteak kalean saltzen. Eta jaietan postua jartzeagatik, kinkileroak Azpeitiko Udalari 2.500 pezeta ordaintzen diote kaleko metro karratua, festa guztirako.
Hiru zezenketa izango dira aurten ere, eta guztira 18 zezen hilko dituzte 9 toreatzailek. Zezen-plazak 4.000 lagunentzako tokia du. Hauetatik 96 sarrera jubilatuentzat gordetzen dira, eta haiek 2.500 pezeta ordaintzen dituzte sarrera bakoitzeko.
Saninaziyuetara etortzen diren kanpotarrentzat 4 aparkaleku prestatzen dira: Berdelarin, Jesuitinetan, Oktogonoan eta Institutuan. Guztira 1.000 kotxetik gora aparkatzeko lekua izaten da. Eta, zaintzaileak goizeko 02:00 - 03:00 arte izaten dira bertan lanean.
- komun mugikor jarri dira kalean zehar, hauetatik 3 ezinduentzako bereziak dira. Komunak kale hauetan jarri dira: Frontoi Txikin 2, Olazko Amaren Plazan 2, Jose Artetxen 3 eta 1 ezinduentzakoa, Betharrametan 3 eta 1 ezinduentzako, eta Txosnetan 3 eta 1 ezinduentzakoa.
|