Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Musikaren Asteburua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Musikaren Asteburua : Herriko hamar musika taldek joko dute

Musikaren Asteburua izango da irailean

Nerea Uranga

Urrestillako eta Zubi-Zaharreko musika taldeek Musika Asteburua antolatu dute. Irailaren 21, 22 eta 23an izango da ekitaldia. Finantzabidea lortzea eta herrian saltsa sortzea du helburua herriko musika taldeek antolatu duten ekimen berriak

Urrestillako eta Zubi-Zaharreko musika taldeak orain dela sei hilabete hasi ziren asmo batekin bueltaka: asteburu bat antolatzea Azpeitiko musika taldeekin; Musika Asteburua, hain zuzen. Egitasmoak aurrera egin du eta datorren irailaren 21, 22 eta 23an izango da.

Egitasmoa aurrera ateratzeko ordea, pauso batzuk jarraitu behar izan dituzte: antolatzeko bilerak egin, Udaleko arduradunekin harremanetan jarri, jotzeko prest dauden taldeak antolatu, musika ekipoak bildu eta egitaraua finkatuz. Antolatzaile taldean dabilen Aitor Bereziartuaren hitzetan, bi helburu ditu musikaren asteburuak: «Batetik, finantzabidea lortzea eta, bestetik, herrian saltsa pixka bat sortzea da. Ahalik eta herrikoiena egin nahi dugu, herriko taldeak parte hartuz, herriko jendea bustiz antolatze lanetan, bertako ekipoak erabiliz eta abar». Guztira 50-60 lagunek parte hartuko dute zuzenean antolatu duten asteburuan.

Herriko hamar musika taldek hartuko dute parte Musika Asteburuan. «Lehenengo aldi honetan, egitarau xume bat egin nahi izan dugu. Ondo ateratzen dela ikusten badugu, datorren urtean egitarau osoagoa egiten ahaleginduko ginateke», diote antolatzaileek.

Egitaraua

.12 Tribu, Fun Diverxion, Piztiak, Segabathor, Karkaba, Zio Hitse, Nazkau Ez, Galipota, Tiobibo, Urrestillako Txalaparta Taldea eta D.J.ak hartuko dute parte. Oraindik, tabernak zehaztu gabe daude.

IRAILAREN 21ean: San Agustinpen, musika ekitaldia. Hiru musika taldek joko dute. 22:00etatik aurrera.

IRAILAREN 22an: Taberna batean. Poesia, musika eta diapositiba emanaldia eta bi musika talde. 16:00etatik 19:00ak arte. Beste taberna batean, bi musika talderen emanaldia. 18:00etatik 20:00etara. Ondoren San Agustinpen musika taldea eta D.J.ak 23:00etatik aurrera.

IRAILAREN 23an: Musika ekitaldia herriko txokoren batetik, txalapartarekin. Eta 17:00etatik aurrera, bi musika talderekin ekitaldia, herriko beste tabernaren batean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak