|
|
|
Laburrak
Ibarbiak-eta Azpeitian geldialdia
|
|
(Nerea Uranga)
|
|
Transeuropa 2001 erronkari helduta dabiltzan euskadunak –haien artean Patxi Ibarbia azpeitiarrak–, Azpeitian egin zuten geldialditxoa, uztailaren 6an, Tarifara bidean. Lagunak eta senitartekoak zain izan zituzten arratsaldean Etxe Zuri tabernaren aurrean; 19:30ak inguruan heldu ziren bizikletan. Lagunek ongi-etorria prestatuta zuten heldu zirenerako. Hurrengo egunean ekin zioten berriro bideari.
|