|
|
|
Laburrak
Hitzaldia eta kanpaldia irailean Erkaxo Ingurugiro Taldeak antolatuta
Irailerako Desarrollismoaren aurkako astea antolatu du Erkaxo Ingurugiro taldeak. Aste horren barruan, irailaren 25ean Jaizkibelgo portu-tzarraren inguruko hitzaldia eta diapositiba emanaldia izango da. Irailaren 27an, berriz, Bizkaiko zentral termikoak izango dira mintzagai. Bi hitzaldiak Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzako aretoan izango dira, 20:30ean hasita. Eta irailaren 29-30erako berriz, Zelatungo belardietan, Gazumen, egin asmo den zentral eolikoaren aurkako kanpaldia antolatu dute.
|