Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Iritziak »  50 urte...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Irizia : Azketako ura

50 urte gure artean

Kepa Susperregi

Duela hilabete batzuk, Ihauteri inguruan, Kaito Telebistak eskainitako erreportai horietako batean, gure herrian barrena eginiko lasterketa baten irudiak ikusteko aukera izan genuen. Azken hamabost urtetan edo gure herrian ezagututako hainbat aldaketaz ohartzeko aukera eskaintzen zigun aipaturiko erreportaiak.

Hamabost urtetan ez ezik, azken 50 urtetan herriko kaleetan, herriko egituran eta herri giroan emandako aldaketen hainbat testigu bada oraindik gure artean.

Horien artean, duela 50 urte gugana heldu zen D. Juan Orbegozo bera. 1951. urteko maiatzaren lehen egunean jaso zuen, izan ere, Azpeitira etortzeko izendapena. Zazpi urte lehenago apaiztua, Araba hegoaldeko lurretan eman zituen bere apaiz bizitzaren lehen urratsak. Gabirian ere bizi izan zen Azpeitiko Parrokiara iritsi aurretik.

Garai hartako ohitura jarraituz, Oņatz eta Elosiaga auzoetako zerbitzua bete behar izan zuen lehenengo. Harrez geroztik, eliz zerbitzua oinarri eta ardatz izanik, sasoi betean eta ekimen haundiz garai batzutan.... eta, adinean aurrera joanik, apaltasunez eta isilago beste batzutan, gure herriko bizitzaren lekuko dugu, bai eta kristau elkartearen laguntzaile ere.

ĢIrautea garaitzea daģ idatzirik irakurri nuen aspalditxo. Ez dakit horrela izaten den beti, baina gure D. Juan, jubilaturik ere gure ondoan dihardu gaur egun ere, bere laguntza, babesa eta adiskidetasuna eskainiz.

Berrogeitamar urte katean eskaini ondoren, San Inazio jaien atarian, bihoakio berari agurrik beroena.

Eta zuk irakurle, festa egun hauek gozatzeko aukera izan dezazula.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak