Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Iritziak »  Azpeitiko itsasoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Azpeitiko itsasoa

Fernando Morillo (Idazlea)

Azpeitia Donostia-txiki dela esan ohi da. Hiriburuaren maila —hitz potolo horrek esan nahi duena esan nahi duela ere— dugula; edo, behintzat, izan nahiko genukeela. Estatistiketaren batean, Azpeitia tontorrean agertzen zen bizitza-kalitate delako horri zegokionez. Eta bati baino gehiagori entzun izan diot ez duela inon ikusi hemen baino auto erostezin —txintxin— gehiagorik. Hori ere mailaren seinale, akaso.

Dena dela, bazegoen alde nabaririk Donostia eta gurearen artean: itsasoa, alegia. Han, jakina denez, badute; hemen, ordea, lehorrean genbiltzan. Baina kitto: labeldun herria izateko ura behar bagenuen, orain, itsasoaren faltan, jakuzzi eta guzti daukagu igerileku berrian. Gure hondartza propioa. Isilgailurik gabeko motorrek sortzen duten iskanbilarengatik ez balitz, Donostiaren pare geundeke ja. Ezta?

Ondo pasa saninaziyoetan!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak