Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Iritziak »  Bizirik luzeena...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Bizirik luzeena ez da beti...

Alaitz Olaizola

Aldizkari batean irakurri nuen duela gutxi gure gorputzean lo dagoen gen bat esnatuz gero, betirako bizia posible izango litzatekeela, ez ginatekeela zahartuko alegia. Zientzia dabilen abiaduran, ez litzateke arraroa izango hori posible izatea, denbora beharko bada ere.

Diruak izateari utziko diola esaten duenik ere ba omen da. Telefono mugikorrak dendetako kaxetara hurbildu eta nahikoa izango omen da, gaur egungo txarteltxoak bezalatsu.

Supermerkatu erraldoi horietan ez omen da beharrezkoa izango bazterrez bazter behar dugunaren bila ibiltzea, mugikorrak esango omen digun non dagoen behar duguna. Posible ote?

Are gehiago. Etorkizuneko hozkailuek, hozkailuan falta zaigun hori zuzenean eskatuko omen dute hurbilen dagoen supermerkatura sare informatikoaren bitartez.

Aldiz, sukaldeko sare informatikoak, kanpoko tenperatura, urteko sasoia eta aurreko egunetan jan duguna kontuan izanda, egunean eguneko menuaren gomendioa egingo omen digu, alegia, berak pentsatuko duela hotz-hotzean gure ordez.

Horretarako behar al dugu guk betirako bizitza? Einstein-ek, gaitasun intelektualaren %10 bakarrik erabiltzen dugula bazioen, neuk esan dezaket urte batzuren buruan, batere erabili gabe biziko garela. Nekatzeko arrazoirik ez, pentsatzeko beharrik ere ez, zahartzeko penarik ez. Nora goaz?

«Bizirik luzeena ez da beti hoberena».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak