Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Abuztua »  Gutunak »  Kanpoko igerilekua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Kanpoko igerileku berria eta komunak

Ainitze Lasa

Igerileku ederra egin da. Seguruenik, udan bete-bete eginda egongo dena egunero, eguraldi ona egiten duenean gehiago eta bestela ere, nahikoa ( Eta aurtengo udan zer esanik ez, nobedadea den honekin). Azkar egin da, harrapaladan, inor asko enteratu gabe. Baina, bainu bat hartzeko gehiago da, belarretan etzanda egoteko baino. Etzatea , batzutan ez baita xamurra izango. Eserita egotearekin konformatu behar; belardi gutxi gelditu baita. Zurrumurrua zabaldu da, dagoeneko, datorren urterako belardia ondoko aparkalekuetara zabaltzeko asmoa dagoela. Hala bada, pentsatu ote da, ordea, ordezko aparkalekuak non egin? (Azpeitian tamalez, sarri gertatzen dena, lehenengo gauzak egin eta gero atzetik, konponbidea topatu nahian burua astindu).

Komunak ere ez dira oso komun jarri. Egin-egin ez baitira egin, jarri baizik. Komun mugikorrak jarri dira, kalean komun berdeak bezala ezagutzen diren horietarikoak. Egia esan, jaietan-eta ohikoak diren horiek, besterik ezean egin beharretarako toki aproposak dira, nola ez? Kale bazterrean egitea baino txukunagoa da. Baina, igerileku batetarako, oso narratzak direla uste dut. Oinhutsik ibiltzen gara bertan, oraintxe uretan eta hurrena belardian, eta oinhutsik komunera sartzea ere sarri gertatuko da. Egunero garbituta ere, plastikozkoak dira eta zeharo itxiak. Egia esan, nahikoa txapuzeroak iruditzen zaizkit horrelako leku batetarako. Ikusi nolako igerilekua egin duten, halako txirristalekuarekin, nolako gune desberdinekin eta gero holako komunak. Ez dauka ez buru eta ez hankarik. Honek ere ba omen du irtenbidea, barruko igerilekura eramaten duten ateak ireki direlako. Hobe orduan, kanpoko komun berde hoiek kendu eta barrurako ateak irekita edukitzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak