Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Saniñanigo

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kirola : Aurten ere iazko kopuru berdinak bukatu du

57 azpeitiarrek bukatu dute Sabiñanigoko proba

Josu Azpillaga

Ekainaren 23an, goizeko zortzietan zen zita: ‘quebrantahuesos’ proba ezaguna jokatzen zen Sabiñanigon (Huesca). Bertan ziren, urtero-urtero bezala, inguru guztietatik joandako txirrinduzale mordoa (4.560 lagunek amaitu zuten). Eta horien artean, azpeitiar piloa.

Azpeititik zehazki zenbat joan ziren jakiterik izan ez badugu ere, Edelweiss talde antolatzaileak bukatu dutenen zerrenda luzatu digu: 57 guztira, hain zuzen ere iaz bukatu zutenen kopurua. Oro har, iazko denborak hobetu dituzte gainera. Lehen azpeitiarra gizonezkoetan Iagoba Iturzaeta izan zen eta emakumezkoetan Eli Aizpuru.

Aurtengo txirrindu proban istripu ugari gertatu dira: zestuar txirrinduzale bat hil zen, eroritako ugari izan zen, tartean herritar batzuk eta antolatzaile taldeko bi motorzale ere hil ziren.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak