Laburrak
Patxi Ibarbiak bete ditu Transeuropa 2001eko lehen bi etapa luzeak
Transeuropa 2001 abenturazale taldeak —Patxi Ibarbia azpeitiarra taldeko kide da—, bi etapa luzeak egin ditu (eski gainekoa eta piraguakoa) eta bizikletakoari ekin diote Tarifa bidean. Eski gaineko ibilbidea egiteko bi hilabete behar izan dituzte eta piragua gainean hilabete eta erdi pasa dute. Patxi Ibarbia eta lagunak Amsterdamen ziren ekainaren 22an. Transeuropa 2001en berriak eta argazkiak eguneratuta ikusteko horra helbidea: www.unidicom.com/ transeuropa
|