|
|
|
Laburrak
Suhiltzaile-parke berria inauguratu da
|
|
(Nerea Uranga)
|
|
Ekainaren 13an inauguratu zen eskualdeko suhiltzaile-parke berria, Azpeitian, Arria auzoan. Parke berriak 450 milioi pezetako inbertsioa suposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat: 250 milioi kostatu da eraikina eta instalakuntza, eta 200 milioi materiala eta ekipoa. 21 suhiltzaile profesional eta 15 bolondresek osatutako taldea ariko da bertan. Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundiko eta udaletako arduradunak bildu ziren inaugurazio egunean. Entsegu gunean pare bat erakustaldi ere egin zituzten suhiltzaileek.
|