Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Iritziak »  San Joan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

San Joan su birtualak

Fernando Morillo (Idazlea)

Suak beti sortu du halako lilura gugan. Garai batean –hori diote–, sutzarrak pizten ziren zerua eta lurraren arteko harremana areagotzeko, eta kondairak azaltzen ziren haren inguruan. Gure San Joan suak dira errito zahar haien oroigarri.

Mugida galanta izaten zen guretzat San Joan suen kontua. Norgehiagoka gogorrak genituen inguruko kalekoekin, ea nork egiten ote zituen su handienak, ikusgarrienak; ea non irauten zuen garrak gehien. Orduak eta orduak pasatzen genituen suari begira. Ederra zen.

Azpeitia, ordea, hiri bihurtzeko bidean da itxuraz, eta ez dago ja gauza horietarako tokirik. Ez ote zaigu Bilbon bezala gertatuko? Alegia, plastikozko behiak jarri behar izan dituztela han-hemenka, nolakoak diren gogora dezaten. Lekurik ez eta, suak –gure grinak berak!– birtuala izan beharko du laster. Behiak –benetakoak– omen dira, gero, jota daudenak…

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak