Gutunak
Uztailak 4 Azkoitian... ta Segi aurrera
Urolako Segi
Ilegalizazioak ez du askorik balio izan. Aurrera goaz, gurekin jai dute! Euskal Herri osoan barneratuz. Hainbat eta hainbat gaztek konpromiso zintzoa hartua dugu askapen nazional eta sozialaren bidean, urrats eraginkorrak ematen jarraitzeko.
Indibidualismoan komunikazioaz erantzunez, pentsamendu bakarrari irudimenaz, pasibitateari errebeldiaz, kontsumismoari aisialdi alternatiboaz, zapalkuntzari antolakuntzaz eta abar.
Honela jaio da Segi, gazteok geure bizi eredu propioak sortu, garatu eta hedatzeko helburuarekin. Gure herriaren eraikuntzari ikuspegi gazte eta iraultzaile batez ekiteko asmoarekin.
Uztailaren 14an Azkoitian aurkeztuko da jai eta aldarrikapen giroan. Animatu!
|