Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Gutunak »  Lagun Onak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Lagun Onak M.B.ren salaketa

Lagun Onak Mendi Bazkuna

Ekainaren 10ean, igandea, Lagun Onak Mendi Bazkunak XV. Helduen Itsasaldeko Ibilaldi Neurtua antolatu zuen (Azpeitia-Eizmendi-Urraki-Otxabiaga-Trintxera- Ernio-Zelatun-Gazume- Etumeta-Lasao-Erlo-Xoxote-Azpeitia).

Azken kontrola Xoxoten kokatuta zegoen, eta, mendizaleek indarrak berritzeko zerbait beroa eskaini nahi zen bertan. Horretarako, gaur egun itxita dagoen eta lehenbailehen ireki nahi den aterbeko ateak irekitzea pentsatu zen; are gehiago bota zituen euri zaparradak ikusi ondoren. Baina, lagun on batek aterbeko sarraila kolaz bete zuen. Lagun Onak M.B.tik ez dugu ekintza hau ulertzen. Dakigun bakarra da: hainbat ordutan euritan ibili ziren mendizaleei zerbait beroa hartzeko leku epel eta lehor bat izateko aukera eragotzi ziela «lagun on» horrek.

Dena den, eguna arrakastatsua suertatu zen. Kontuan izanik egin zuen eguraldia, 81 lagun abiatu ziren goizeko 6:00etan. Helmugara iritsi ziren aurrenak zortzi ordu pasatxo behar izan zituzten. Azkenak berriz 12 ordu. 65 lagunek bukatu zuten.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Ibilaldi Neurtua aurrera ateratzen lagundu dutenei: kontroletakoei, D.Y.A.ri, Sammic, Azpeitiko Consum, Santi Lazkano Kirolak, Aitzaki Kirolak, eta parte hartu zuten mendizale guztiei.

Bukatzeko esan, antolakuntza lanetan gertatu ahal izan diren akatsak hurrengorako kontutan izango direla.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak