Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Pumori »  Patxi Ibarbia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Pumori espedizioa : Patxi Ibarbia (mendizalea)

Animo!

 

Ekainak 22 da eta Amsterdamdik idazten dut, ‘Transeuropa 2001’ zeharkaldiko une bat aprobetxatuz. Orain dela hamar urte, berriz, Nepalen nengoen, eta, hain zuzen, Pumorin. Kumbuko glaziarera iritsi eta han ikusi nituen Everest, Nuptse eta Lhotse, baina han azaldu zen, era berean, Pumori, mendi dotore askoa, polita, izugarria. Eta gauzak nola diren: Pumorin bertan nengoela sortu zen ‘Transeuropa’ egiteko ideia, zeharkaldi honetako kide bat –Luis Angel Rojo Gorri– han ezagutu ostean.

Neuk ez nuen orduan tontorra egiterik izan, baina asko gozatu nuen. Ea Benantxiok, Beñatek, Xabierrek eta konpainiak ere asko gozatzen duten beraien artean, Nepalgo jendearekin eta Pumorirekin. Hemendik neure animo eta indar guztiak bidaltzen dizkizuet. Eta gogoratu garrantzitsuena egina dagoela: zuen amets hori egia bihurtzen ari da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak