Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Pumori »  Benantxio Irureta

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Pumori espedizioa : Benantxio Irureta (Espedizioko mendizale beteranoa)

«Ardura sentitzen dut, baina ilusioa daukat gazteekin joateko»

Aizarnakoa da jaiotzez Benantxio (47 urte ditu), baina “erdi azpeitiarra” dela dio, azkeneko 22 urtean gurean bizi baita.

 

Nola sortu zitzaizun espedizio hau?

Gazte hauetako batzuk joan den urtean Perun ibili ziren, gauza politak egin zituzten, eta mendi-gosearekin etorri ziren, eta pauso bat handiagoa ematea nahi izan dute. Nik Beñat asko ezagutzen dut, gazteen artean harremana badute, eta, halaxe, Pumorira joateko aukera sortu zen.

Zaharrena zeu zara, alde handiarekin, eta Himalayan esperientzia daukan bakarra. Erantzukizunik sentitzen?

Bai, handiegia. Gazteek esaten didate lasai egoteko, baina ni sentitzen naiz... Gainera, mendia bera zail samarra da, eta arrisku batzuk ere baditu, elur-jausiak ugari daudelako eta argi ibili beharra dagoelako.

Zeu izango al zara espedizioburua?

Ez, inor ez da izango espedizioburua. Gainera, gazte hauek ni baino teknikoagoak dira mendian. Ekipo polita egiten dugu, eta niri ilusioa egiten dit gazteekin joateak.

Zu atzera Himalayara...

Hirugarren espedizioa dut: 1988an Yalung Kang-era joan nintzen [tontorra egin zuen] eta 1991n Everestera. Gogoa dut berriro Himalaya aldera joateko; trekking-a egin izan dut han, eta polita da, baina mendi-gosearekin geratzen zara.

Zer helbururekin zoaz Pumorira?

Badut gogoa igotzeko, baina gazteotako batek igoko balu ere oso gustura sentituko nintzateke.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak