|
|
|
Udala
: ‘Azpeitia Dantzan 2001’ hil honen 7an hasiko da
Dantzan nazioarteko taldeak izango dira Azpeitian
Udala
‘Azpeitia Dantzan 2001’ Itsasik antolatu du Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Ikuskizun guztiak Izarraitz Pilotalekuan izango dira, 22:30ean. Afrika, Amerika, Europa eta Asiako taldeak ere dantzatuko dira
|
|
Uztailean zehar ikusi ahal izango dira dantza taldeak.
(Udala)
|
|
Ohi bezala, Itsasi Dantza Taldeak antolatu du, Azpeitiko Udalaren laguntza eta babesarekin, uztailean zehar burutuko den Azpeitia Dantzan izeneko dantza taldeen ikuskizunak biltzen dituen programa.
Iaz, Itsasi Dantza taldearen asmoa Euskal Herriko, Estatu espainiarreko eta atzerriko dantza taldeak tartekatzea bazen (Lizarrako taldea, Valentziako taldea, Vietnameko taldea eta Kubanenko taldea aurkeztu zituen), aurten, nazioarteko folklore eta dantzen erakusgarri izango diren taldeak bildu nahi izan ditu. Hain zuzen, inguruko jaialdietara etorriko direla aprobetxatuz: Afrikako, Amerikako, Europako eta Asiako ordezkariak izango dira; Izarraitz Pilotalekuan, gaueko 10:30-etan, uztailaren 7an hasi eta hilaren 24a artean.
Nazioarteko ordezkariak
Uztailaren 7an, Senegaleko dantza talde batekin hasiko da aurtengo Azpeitia Dantzan, uztailaren 14an Ukrainako dantza taldearekin jarraituko du, uztailaren 21erako Itsasi Dantza Taldeak berak prestatu du dantza ikuskizuna, eta, azkenik, uztailaren 24an Puerto Rikoko dantza taldea eta Txinako dantza folklorikoak ikusi ahal izango dira. Aukera ezinhobea, beraz, hain ezagunak ez diren kulturez zertxobait gehiago ikasteko, Izarraitz Pilotalekuan izango diren talde horien guztien jantzi, dantza, musika eta folklorea dela medio.
|