Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Baite »  Urratsak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Baite

Baite Euskara Elkartearen lehen urratsak

Edurne Nuñez, logotipoaren egilea. 
  1. Logotipoa, egina; Edurne Nuñez da egilea

    Elkarte edo erakunde batean logotipoa betiere garrantzitsua da, jendeak horren bidez elkartea identifika dezan, eta Baite-k jadanik badauka berea. Azpeitiar batek egin du, hain zuzen: Edurne Nuñez Lopetegik (goian, argazkian). Neska honek 22 urte dauzka eta Leioan (Bizkaia) Arte Ederrak bukatu berri ditu. Orain enpresa batean praktikatan hasi da. Edurnek «zerbait freskoa» egin nahi izan du, «kolore bizikoa», eta komunikazioarekin loturiko sinboloak erabili ditu.

  2. Zozketako txartelak salgai dira

    Baite Euskara Elkarteak zozketa bat jarri du martxan, uztailaren 25ean, Santiago Egunez herriko plazan zozketatuko dena. Bertan, lehen sari gisa, Euskaldunon Egunkaria-ren urte osoko harpidetza izango da, eta, bigarren sari gisa, Larrañaga jatetxean (Urrestilla) bi lagunentzat afari zoragarri bat. Txartel bakoitzak hogei duro baino ez du balio, eta honako tabernatan daude salgai: Laratz, Zuhatz, Fideo, Urtzi, Charly, Pastorkua, Erreka, Jim Clark, Lau Bide, Larrañaga eta Ana Marin.

  3. Udalari egindako eskaerak

    Baite-ko ordezkaritza bat Azpeitiko Udalarekin bildu berri da –hain zuzen, Kultura Batzordeko arduradun berriarekin: Aitor Gorrotxategirekin–, eta Baitek eskaera batzuk egin ditu. Batetik, lokal bat eskatu du Euskara Elkarteak. Bestetik, aurtengo ekintzen plangintza aurkeztu dio, eta bertako aurrekontua. Eta, azkenik, Udalak martxan jartzeko asmoa duen Eusko Jaurlaritzaren Euskara Biziberritzeko Plangintza ofizialki azal diezaion eskatu dio Baitek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak