Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  Udan aisialdia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Udalak haur eta gazteentzat uda programak antolatu ditu

Udan aisialdirako aukera

Udala

Uztailerako, adinaren arabera antolatutako aisialdi programak antolatu dira. Gazteria sailak, ‘Udan Txiki’, ‘Udan Jolas’ eta ‘Uda Abentura’ antolatu ditu. Kirol Batzordeak, berriz, Foru Aldundiarekin bat, ‘Udan Kirola’ antolatu du

Azpeitiko Udalak aurten ere, uztailerako, adinaren arabera egokituta, aisialdi programak antolatu ditu, ume eta gazteentzat. Hauen guztien aisialdi aukerak zabaltzeko asmoz eta urte osoan zeharreko ildoa jarraituz. Hala nola, Gazteria Batzordeak Udan Txiki, Udan Jolas eta Uda Abentura jarri ditu martxan, eta, Kirol Batzordeak, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Udan Kirola programa antolatu du.

Bi txandatan banatuta daude, 3 urtetik 17 urte arteko ume eta gazteei zuzendutako programak: bata, uztailaren 2tik 13a arte, eta, bestea, uztailaren 16tik 27a arte. Nahi bada, bi txandatan izena eman daiteke, txandak egitarau ezberdinak dituztelako.

Udan Txiki, izenak dioen moduan txikienentzat prestatu da, 3 urtetik 5 urte artekoentzat. Bertan, hondartzara eta mendira egun osorako irteerak izango dira; plastilina eta margoketa tailerrak; Zirko Txikia eta San Fermin txiki egun bereziak. Udan Jolas, berriz, 6 urtetik 12ra artekoentzat antolatu da, eta hemen ere, hondartzara eta mendirako irteeraz gain, mural margoketa eta puzle erraldoien tailerrak, eta Udaren eguna eta Udako Pintxoa egun bereziak izango dira. Uda abenturan, aldiz, Huescako Broton, Pinarillosko aterbetxean hamabost eguneko egonaldian, Barranco jaitsiera, espeleologia, senderismoa eta eskalada egin ahal izango dituzte 13tik 17 urte bitarteko gazteek.

Mendiko bizikleta, arku-tiraketa, tenisa, eskalada eta piraguismoa aurki daitezke Kirol Batzordeak 9 urtetik 16 artekoentzat antolatu duen Uda Kirola programan.

Abuztuan, famili oporraldiaren garaia da, asko kanpora joango dira. Baina Azpeitian geldituz gero, herriko natura inguruneak zabaltzen dituen aukerak daude; ahaztu gabe, aurten igerileku estaligabe berria aprobetxatzeko aukera ere izango dela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak