Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  UGLE »  Miren Apellaniz

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

UGLE : Miren Apellaniz (UGLEko kide anonimoa)

«Hatzez seinalatuta zaude hemen homosexuala izateagatik»

Miren Apellaniz jarri dugun bezala, beste edozein izen jarri genezake. Miren deitu diogun neska honek, Azpeitian bizi eta lan egiten du. Homosexuala da, ezkutukoa. «Azken urteetan hanka bat armairutik atera dudala esango nuke. Baina inguruan babestu behar ditugun pertsonak daude: senideak, lagunak eta abar».

Azpeitian, homosexualitatea, gai «tabua» dela dio Mirenek. Kalean islarik ez duena, «badirudi gutxi batzuen kontua dela, badirudi guri bakarrik dagokigun gaia dela. Bestela, kalean ikustezina da. Esaterako, liburutegian ez dago aldizkaririk gai honen inguruan, ez dago informaziorik. Hemen hatzez seinalatzen zaituzte. Azpeitia beste maila batzuetan ere itxia da eta honetan gehiago. Daukadan sentsazioa da gai honetaz ez dela hitz egiten. Eta gazteengandik hasita, progre asko dago, baina...».

Mirenentzat, UGLE bezalako talde bat gertu izatea oso garrantzitsua da: «Nik pertsonalki, sexu berekoak gustatzen zaizkidala ohartzen hasi nintzen garaian, horrelako taldea bat izatea eskertuko nukeen». Taldea izatea harremanetan jartzeko bidea dela iritzi dio Mirenek, eta informazio bidea. Homosexualitatea ezkutuan eramateak ere egunerokotasunean hainbat eraso jasan beharra esan nahi du emakume anonimo honen ustez. «Eguneroko bizitzan mila gauzatan sentitzen duguna da, eragin handikoa eta etengabea. Eraso fisikoa momentukoa eta sarri ematen da, baina psikikoa uneorokoa da».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak