Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Uztaila »  UGLE »  Anes Arruti

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

UGLE : Anes Arruti (UGLEko kidea)

«‘Armairuan’ sortzen gara eta gero apurtu egin behar da»

 

Anesek ez du ezkutuan bere gay izaera, ez da ezkutuan bizi. Hala ere, badaki bera ez bezala bizi diren gay eta lesbiana asko direla herrian. «Ni ez naiz ezkutuan bizi, baina badirudi jende asko ez dela egoera horretan bizi. Nik hemen ez dut arazorik bizi izan, Madrilen biziko nituenetikan desberdinik».

Armairutik ateratzeak ematen duen beldurra, askotan izan beharko lukeena baino handiagoa gertatzen da Anesen aburuz. «Armairuan sortzen gara. Itxita dago eta apurtu egin behar da. Apurtu eta gero konturatzen zara okume kaskarrez egindakoa dela. Baina apurtzen hasten zaren garaian badirudi haritz sendoz egindakoa dela. Baina hain dago ondo imitatua, beldurra ematen duela».

Anesek garbi dauka era guztietako jendea dagoela herrian; errespetatzen dituztenak ere badirela inguruan. Garbi dauka, bestalde, gay izategatik erasorik izango balu, «zuzenean» salatuko lukeela epaitegian.

Inoiz begiratua sentitu izan da kalean, baina horrelakoetan jakinaren gainean dago militatzen ari dela. «Badakizu militatzen ari zarela, zerbait ludikoa edo afektiboa izan behar duenean, militatzen ari zara».

Egun bere bikotekidearekin bizi da eta izatezko bikoteen udal erregistroan izena emana dute; Azpeitiko Udalean erregistratuta dagoen bikote bakarra da. «Erregistroarena Udalak egin dezakeen gutxienekoa da. Lan bat egin beharra dago udaletxean bertan, kontzientziazio lan bat egin beharra dago, gauzak erraztu eta beharrezko babesa emanez. Jarreran bertan ere asko dago egiteko, lan aktiboa. Adibidez, Udal Liburutegian homosexualitateari buruzko hiru liburu besterik ez daude. Erregistroarena beharrezkoa eta gutxiengoa da».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak