Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  UGLE

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

UGLE : Gay eta lesbianen gizarteratzea du helburua talde sortu berriak

Urolako Gay eta Lesbianen Elkartea osatu da

Nerea Uranga

U.G.L.Ek gizarte osoan eztabaida piztu nahi du. Ulertzaileak izan edo ez, lagunak lotuko dituen elkargunea izan nahi du. Kalera begirako lehen pausua ekainaren 30an emango du.

Herritar multzo batek, bailarako Emakumeen Koordinadoraren laguntzaz, Urolako Gay eta Lesbianen Elkartea (UGLE) osatu dute: «Gure herrietan jasaten dugun ikusiezinaz eta isolamentuaz konsziente, elkartea osatzea erabaki dugu».

Elkartearen helburu nagusia «Urola-Kostan bizi garen sei mila gay eta lesbianon» gizarteratzea da. Taldekideen esanetan, txikitatik jasotako heziketak itxura baten atzean bizitzera bultzatu ditu, hau da, «gehienok, txiki-txikitatik, presio objetiboen ondorioz barneratutako heterosexualitate itxura baten atzean bizi gara, eta ondorioz, sozializazio egoki bat galerazten zaigu, autoestimua hondatu eta hiri handietara atzerriratzera bultzatzen gaitu; betiere zigorrik gabe urraturiko sufrimenduz osatuta».

Eraso etengabea

Gizartean eztabaida piztu nahi du UGLEk, bai herritarren artean, bai herri mugimenduetan eta baita inguruko talde politiko eta ekonomikoetan ere. «Jasaten dugun eraso etengabea nabarmenduko duen eztabaida da piztu nahi duguna. Ume eta gazte garenean eraso fisikoetara heltzea arrunta izanik, edonola ere, bizitza guztian pairatzen dugu lege diskriminazio eta gizarte-baztertze gisa».

Bitartean, elkarteak lagunak lotuko dituen gune bat izan nahi du, «ulertzaileak izan edo ez; Lesbofobia eta homofobia gainditzeko bidean: lesbiana, gay eta transek, baita ere familiakoek, lagunak eta lankideek izan ditzaketen kezkak adieraziz eta elkartasuna izanaz». Ume eta nerabeek behar dituzten, eta egunean-egunean ukatzen zaizkien «erreferente positiboak» irudikatuko dituen plataforma bat izan nahi du sortu berri den elkarteak. Taldearekin harremanetan jartzeko, postakutxa bat ere zabaldu dute: Urolako Gay eta Lesbianen Elkartea, 273 postakutxa, 20730 Azpeitia, helbidean.

Aurrera begira, elkartea martxa hartzen doan heinean, ekintzak antolatzen hasteko asmotan da. Ordea, ekainaren 28an nazioarteko gay eta lesbianen harrotasun eguna dela eta, ekainaren 30erako eta «lehen pausu bezala», hainbat ekintza antolatu dituzte Urola-Kostako Emakume Taldeen Koordina-dorarekin batera, eta Udalaren laguntzarekin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak