Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 15,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Musika Eskola

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Musika Eskola : Asturiasera doaz musika eskolakoak

Musika hotsa zabalduz

Nerea Uranga

Juan de Antxieta abesbatza ekainaren 15ean Asturiasa joango da. Musika eskolak, eskaintza zabaltzea du helburua, ikastaro zabalagoak antolatuz. Noizbait leku finko bat izan nahiko luke Musika Eskolak.

Musika eskolakoak, Bartzelonako egonaldian.  (Juan Antxieta Musika Eskola)

Ekainaren erdialdean, hiru egunetarako, Juan de Antxieta Musika Eskolako abesbatza Asturiasera joango da. Han, bertako musika eskola bateko ikasleen etxeetan egingo dute egonaldia, eta kontzertu bat ere eskainiko dute.

Orain dela hiru urte hasi ziren herritik kanpoko beste eskola batzuekin hartuemanetan. Hala, lehenengo urtean Maulera joan ziren, eta iaz Bartzelonako Premier de Mar-en izan ziren.

Batez ere bi helbururekin ekin zioten kanpoan egonaldiak egiteko asmoari: «Batetik, era honetako ekimenekin ikasleak gehiago motibatzen dira, eta hori oso garrantzitsua da. Bestetik, egonaldia etxeetan egiten dugu, eta horrela elkarbizitza eta jende berria ezagutzea bultzatzen da».

Musika eskolan 300 ikasle ari dira musika ikasketak egiten. Baina eskola baino gehiago izan nahi du Musika Eskolak, eta ondorioz, bestelako zenbait ikastaro antolatzen hasi dira. «Aurten gitarra eta perkusio ikastaroa antolatu ditugu, eskaintza zabalagoa eman nahian. Gaur egun ematen dugun hezkuntza ez da lehen bezalakoa, zabalagoa da. Musika klasikoaz gain, modernoa, euskal musika... irakasten dira», dio bertako zuzendariak.

Bestalde, urteetan Juan de Antxieta Musika Eskola aldarrikapen bat egiten ari da: eskolarentzako leku finko bat izatea, orain eskolak oktogonoko gela batzutan eta Patronatuan ematen dituztelako. «Erreferente izango den leku finko bat» izan nahi dute.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak