Laburrak
V. Gazte Asteari bukaera gazte egunarekin emango zaio
Datorren ekainaren 2an Gazte Asteari bukaera emango zaio gazte eguna ospatuz. Gazte eguneko ekitaldi gehienak plazan eta kaleetan izango dira. Goizean antolaketarako auzo lanean hasi eta arratsaldez, futbito kopako finala jokatuko da plazan. Ondoren Garikoitz Etxeberria Kaferi bidaltzeko argazkia aterako da. Futbito bukatu eta, txikiteo herrikoia egingo da trikitilariekin. 21:00etan azoka plazan herri afaria izango da eta ostean, bideo emanaldia, sari banaketak eta globo gerra izango dira. 23:00etan egunari amaiera emango zaio kontzertuarekin.
|