Laburrak
Hirukurutzetan eraiki nahi den zentral eolikoen aurkako ekitaldiak antolatu dira
Azpeiti eta Azkoitiko zentral eolikoen aurkako taldeak, Erkaxo Ingurugiro taldea eta Zumarraga-Urretxuko mendizaleekin batera, Hirukurutzetako egunerako, ekainaren 9 eta 10a, kanpaldia antolatu du Oletako zelaietan, «Zentral eolikorik ez, ez Hirukurutzetan ez inon» lemapean. Ekainaren 15ean berriz, Lagun Onak mendizaleen tabernan bertso-afaria izango da herriko bertsolari-gazteekin.
|