Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Iritziak »  Inkestak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Akuilua

Inkesten koloreaz

Fernando Morillo (Idazlea)

Duela gutxi, Azpeitiko gazteoi zuzendutako inkesta bat betetzea egokitu zitzaidan. Ez dirudi ideia txarra, aldez aurretik behintzat. Baina, egia esan, ez dut sekula oso garbi izan horien zintzotasuna. Galdera batentzat, askotan, bizpahiru erantzun posible dago. Eta kitto. Zuria, beltza edo ez daki/ez du erantzuten. Horrek arazoak dakartza, noski. Zuria naiz? Beltza? Hirugarren talde xelebre horretakoa? Besterik ez?

Ez da hori, ordea, egon den inkesta bakarra. Inkesta guztien ama ere bete baitugu; alegia, hauteskundeena. Honen itzalean, baina, arrisku handiagoa ezkutatzen da. Hemen ez da soilik kolore eskasia. Gutxi balitz, emaitzen interpretazio maltzurrak datoz, zuria beltza dela esanez, eta beltza zuria. Edo, areago, gogoko kolorerik lortu ez, eta heldugabetasuna aurpegiratzen digute.

Tamalgarria izango ez balitz, gustura egingo nuke barre.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak