Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Iritziak »  Bolondresak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Bolondresak

Kepa Susperregi

Duela hilabete inguru jasotako Documentación Social izeneko aldizkarian irakurri nuen, aurtengo hau, 2001. urtea, Bolondresen (Boluntarioen) Nazioarteko urtea izendatu duela Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Garai egokia omen da, bizi dugun milurtekoaren hasiera ekintza honen ebaluaketa egiteko...; baita jokabide hau indartzeko ere.

Aldizkari horretan bertan Ruiz Olabuenagak bolondresa «bere denbora eta lana, erakunde ez lukratiboetan, musutruk eskaintzen duen pertsona litzateke», idazten du. Eta bi mailatako bolondresak aipatzen dizkigu:

1- Zabaltasunez hartuta bolondresa genuke hilero, gutxienez ordubete eskaintzen duena.

2- Zorrotzago jo ezkero, berriz, hilero, hamasei ordu baino gehiago eskaintzen duena.

Ez dakit, denak bolondres izenez definitu daitezkeen, baina, bada bai gure artean, bertako kultur elkarteetan, kirol taldeetan, alderdi politikoen inguruan eta beste zenbait alorretan, bere afizioari jarraiki edota bere iritziak bultzatuta, bere denbora eta lana isiltasunez, arduraz eta emankortasunez eskaintzen duten hainbat pertsona. Bere bizitza pertsonala lantzeaz gain, gure herriko bizitza osatzen laguntzen dute.

Eta etxera etorriz gero, uda atarian, zenbait lan amaitutzat jo ondoren, aitortu beharrean gara, gurekin batera, borondate hutsez eta musutruk lanean ari den hainbat lagunen neke-lan eta ahaleginei esker jarraitzen duela gure parrokiak ere bere eginkizuna betetzen. Bestelakoan, izan ere, ezer gutxi ahalko genuke. Eskerrak, bada, bihotzez, guztioi.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak