Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Iritziak »  Gure mundua...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Gure mundua, gure zerua

Alaitz Olaizola

Maiatza heltzearekin, lehenengo jaunartzeen garaia dela gogoratu naiz urtero bezalaxe. Eta konturatu egin naiz berriro ere. Konturatu, bai, eleiza eta gizartearen arteko harremana nola puskatzen den berriro ere.

Nirea ez da ateismoa, nirea errealismoa da. Eleiztartzat hartu genitzake geure buruak, komeni zaigunerako.

Zeremonietan parte hartuko dugu, dirutza gastatuz, eta seguruenik zeremoniaren benetako zentzua ulertu gabe –zentzurik baldin badu behintzat–.

Zeremoniaz zeremonia pasa genezake bizia, guztiari «amen» eginez: «hala izan behar duelako eta kitto», «mundu guztiak egiten duelako»...

Gizarteak, pausu erraldoiak emanez darrai aurrera; eta bitartean, ia gutako gehienontzat, eta etorkizuneko gazteentzat, funtsezkoak izaten jarraituko duten makina bat egoera eta sentimendu eleizak onartezinak direla esaten jarraituko du. Esaterako, eleiza eta antisorgailuen arteko ikusiezina. Tontakeria? Ez dut uste. Egokitu dedila eleiza gizartera, eta hau eleizara. Plazerra plazerragatik ulertzerik ez bada...

Gogoratu eleizak gay eta lesbianekiko duen jarrera: sexu bereko bi pertsonen arteko harremanak ez direla «normalak», naturalak. Ez dezagula uste, luxuzko zeremonietan parte hartzeagatik, «desberdinak» izango ez direnak.

Gogoratzeko ahalegina egiten jarraituko bagenu, zenbat halako?

Hauxe da gure mundua, hauxe gure zerua. Infernua nahi duenak, bilatuko du. «Nehor ez da zerurat heltzen begiak itxirik».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak