Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Igerilekua

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Ekainaren amaierarako zabalduko ditu ateak

Igerileku estaligabea aurtengo udarako

Udala

Ekainaren azken egunetan igerileku estaligabe berria irekiko da. Bost gune berezituetan banatuta dago. Adin guztietako lagunentzat prestatuta egongo da eta igeriketa, solariuma eta jakuzia ere izango ditu.

Igerileku estaligabearen proiektua.  (Udala)

Eguraldiak urteko sasoia errespetatuz gero, zeru urdinen eta eguzki indartsuaren garaia heldu da. Testuinguru honetan, gure gorputzek eguzki izpi goxoen berotasuna eta ur freskoetan barrena hartutako bainuen kontrastea eskatzen digute.

Azpeitiarrak orain arte, eguzkia eta bainua, biak batera izateko, kosta aldera joan behar izaten zuten, baina aurten Azpeitiko Udalak bultzatu duen proiektuari esker, aukera erakargarri, eta berri bat izango da eskura. Izan ere, aurreikusita zegoen moduan, hil honen amaierarako, ezustekorik gertatzen ez bada behintzat, igerileku estaliaren atzekaldean igerileku estaligabe berriak bere ateak irekiko ditu.

Igerileku estaligabearen proiektua eratzeko orduan, adin eta behar ezberdinetako lagunentzat balio zezakeen igerileku bat zuen gogoan Azpeitiko Udalak, hain zuzen ere, asmo hori betez garatu da aipatutako proiektua.

Era honetan, lau gune ezberdidutan banatutako igerileku honetan bakoitzak aukera anitzen artean gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du. Hona hemen, gune ezberdinen deskribapen laburra: Umeentzako gunea, bi txirrista eta perretxiko dutxa bat; gazte eta helduentzako lasaitasun gunea, hogei lagunentzako tokia duen jakuzi antzekoa eta ur-jauzia; ume eta gazteentzako jolas gunea, bi txirrista eta spirotubo bat; igeriketa gunea, 33 metroko luzera eta 1,20 eta 1,80 metro bitarteko sakonera duena, eta azkenik, igerilekua inguratzen duen solarium zabal batek osatzen duen gunea.

Beraz, umeek, gazteek, helduek, kirol zaleek, eguzki zaleek eta abarrek, azken finean, herritar guztiek, izango dute euren txoko berezia prest igerileku estaligabe berrian, denbora gutxi barru eta azpeititik irten gabe aurten lehenengo aldiz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak