|
|
|
Gutuna
Ez dugu inoiz utziko bakarrik laguna
Kafe-ren koadrilakoak
Ama Euskal Herria
bizirautearren
gazteek erakutsi
dute hainbat kemen,
beraien eskuetan
asko baitago hemen
geroan euskaldunak
existi gaitezen.
Inperio atzaparrak
daude ondo zorrotz
epai-polizi-prentsa
batu dituelakotz
erasorik ez dugu
barkatuko inoiz
aski da muntaietaz
askatu Garikoitz!
Ez dugu inoiz utziko
bakarrik laguna,
zinez miresten dugu
bere apaltasuna
ĞEutsiok gogor Kafe
gertu duk eguna
Herri guztiz askea
izanen dugunağ.
|