Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Etxebeltz-Izarra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hirigintza : EHko ordezkarien gaiaren inguruko iritzia eman zuen

Etxebeltz-Izarra urbanizazio plana eztabaidagai da

Nerea Uranga

Maiatzaren 3an EHk Etxebeltz Izarra urbanizazio gaiari buruzko hitzaldia eman zuen. EHk udalean ezezkoa eman dio plan partzialari. Planak akatsak eta ilegaltasunak dituela dio.

Etxebeltz-Izarrako proiektuaren inguruko hitzaldia.  (Nerea Uranga)

Etxebeltzetik Loiolarainoko lur-eremua urbanizagarria da gaur egun. Eta, etxebizitzak eraiki nahi badira plan partziala egin beharra dago. EHkoek hitzaldian esan zutenez, Altuna y Uria S.A. enpresak udaletxean, lur-eremu honetarako plan partziala aurkeztu du, 170 etxebizitza egiteko asmoa agertuz.

Altuna y Uriaren planak Loiola Hotela bere horretan mantentzen du, baina ez Etxebeltz etxea eta Izarra. EHkoen esanetan, «arau subsidiarioek hirurak jasotzen ditu».

Udaletxean, plan partzialak EAJko eta EA-ko zinegotzien baiezkoa eta EHkoen ezezkoa jaso du. Behin betiko onartzeko, Gipuzkoako Diputazioaren onespena falta zaio, beti ere EHkoen esanetan.

EHk planari ezezkoa emateko arrazoiak planak dituen «akats eta ilegaltasunak» direla azaldu zuten. Hau da, «legeak ezarritako babes ofizialeko etxebizitzen gutxiengoa ez du bermatzen, eta Loiolako ibilbidea eta Garmenditik Loiolarako bideen arteko lotura ez du zehazten». Gainera, ez dute onartzen, babes ofizialeko etxebizitzak beste nonbait eraikitzea, «hala nola Urrestillan edo San Migelen». Zubiaren kasuan «herriko trafikoa arinduko» lukeela uste dute. «Udalak planaren inguruko informazioa etxeetara banatu izana» ere salatu zuen, «ekimen pribatu baten promozioa udalaren izenean egiten delako».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak