Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 7,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Ekaina »  Institutua »  Elkarrizketa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Institutua : Esteban Campos (Institutuko kontserjea)

«Aspalditik dago asmoa institutu berria egiteko»

Kanpox bezala da ezaguna herrian, baita institutuan bertan ere. Institutuko kontserje bezala lanean, pasa den maiatzean, 17 urte bete zituen.

 

Nolatan hasi zinen instituan kontserje lanetan orain dela hamazazpi urte?

Felix Montte egon zen aurretik. Bera, 60 urterekin, jubilatu zenean, nik hartzeko aukera izan nuen. Orduan langabezian nengoen, eta bere tokian ni sartu nintzen. Lan hau suertatu zen, eta gustura.

Zu institutuan lanean hasi zinenetik aldaketarik izan al da hemen?

Eraikinean bertan ezer gutxi aldatu da. Gero, ordenagailuak-eta sartu dira. Eta ikasle aldetik, asko gutxitu da kopurua. Ni sartu nintzen garaian, 400 ikasletik gora ibiltzen zen hemen. Orain bi urte edo, Urola ikastola osatu zenetik 200 ikasle inguru daude hemen.

Zu zeu, bertan bizi zara familiarekin?

Bai, hala da. Txapitula txikian, udan hezetasunean igeritan... Berez, herrian badut pisu bat, baina eraikinaren ardura dudala-eta. bertan bizi behar.

Lan gogorra al da kontserjearena?

Boladak daude, batzuetan denbora pasatu ezinik eta beste batzutan berriz, gainezka. Lan honetan pazientzia eduki behar da, pazientzia izanez gero lan mundiala da.

Datorren urtean eraikina botako dute.

Bada garaia, aspalditik dago asmoa berria egitekoa. Ni neu, orain dela hamabi bat urte, proiektua ikusita nago, beti esan izan da laister hasiko direla, eta gaur arte..

Eta datorren urtean Azkoitira?

Hala joan beharko dugu. Eta bestela, pisuarena ez dakit nola geldituko den, niri oraindik ez didate ezer esan delegaziotik, ezerren berririk ez didate eman.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak