Takolo
: Uztarriak 26an aurkeztuko du biografia
Takoloren omenez, ekimen ugari hilaren bukaeran
Uztarria
Joxe Urbieta ‘Takolo’ zenaren aldeko omenaldia egingo da hilaren bukaeran. Hainbat ekimen antolatu dira iaz hil zen mendizalearen omenez. Besteak beste, Uztarria Kultur Koordinadorak Takolori buruz egin duen liburuxka biografikoa.
|
|
Joxe Takolo.
|
|
Uztarria Kultur Koordinadorak hilaren 26an aurkeztuko du Joxe Takolo-ren biografia, Lagun Onak Mendi Bazkunan, 17:30ean.
Maiatzaren bukaeran beste ekitaldi batzuk ere antolatu dira Joxe Takolo zenaren alde (aldamenean ageri dira). Udala, Uztarria bera, Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Takoloren lagunak dabiltza antolatzen.
EGITARAUA: LAU EGUNETAN
23, ASTEAZKENA
20:30: Benantxio Iruretaren eskutik, berak Joxe Takolorekin egindako hiru espedizioetako diapositiba emanaldia. Lagun Onak Mendi Bazkunan.
25, OSTIRALA
22:00: Agur Everest filmearen emanaldia. Soreasun.
26, LARUNBATA
16:15: Udaletxe azpitik irtenda, Takoloren eskultura kokatuko den guneraino ibilbidea (Takolo baserri parera).
16:45: Udalaren eskutik eskulturaren ezarketa.
17:30: Uztarriaren eskutik, biografiaren aurkezpena. Ondoren, mahaingurua. Lagun Onaken.
20:30: Afaria Loiola jatetxean (txartelak salgai Pastorkuan eta Lagun Onaken. Epea: hilak 22).
27, IGANDEA
09:00: Xoxotera irteera.
12:00: Xoxoten meza.
13:00: Urtean zehar mendian ibili diren umeentzat dominak.
13:30: Aizkolariak, bertsolariak.
(Xoxoteko Egun osoa, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta)
|