|
|
|
Laburrak
Presoen alde baraualdi eta akanpada erraldoia deitu du Gazte Ekimenak
Datorren maiatzaren 12 eta 13rako Azpeitiko Gazte Ekimenak, Euskal Presoen Eskubideen alde koadrilen arteko 24 orduko baraualdi-akanpada antolatu du. Gazte koadrilak iazko azaroaren 26a ezkeroztik asteburuero 24 orduko barauladiak burutzen ari dira. Dagoeneko 21 txanda egin dira, eta herriko 150 gazte inguruk parte hartu du bertan. Antolatzaileen hitzetan, «lehenengo aldia da horrelako ekimen mugagabe bat egiten ari dena herrian euskal presoen eskubideen defentsan, eta bertan parte hartu duten koadrila kopurua eta konpromiso maila kontutan hartzen baditugu, esan ekimen garrantzitsuaz ari garela hizketan». Eguerdian plazan elkartu eta hasiko dute ekimena.
|