|
|
|
Laburrak
Iraurgi-Gau Argi Atletismo taldekoak emaitza oparoak lortu dituzte
2000-2001eko kross denboraldia amaitu den honetan, emaitza oparoak lortu dituzte Iraurgi-Gau Argi Atletismo taldeko korrikalariek. Taldeka, infantil eta Kadete mailakoak lehen postuetan ibili dira Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketan. Banaka lortu dituzten emaitzak ere ez dira nolanahikoak izan: Infantil eta Kadete mailako zenbait neska-mutil Gipuzkoako eta Euskadiko selekzioko kide izatera iritsi dira. Promesa mailan, Nagore Aramendik Gipuzkoako txapela lortu zuen. Senior mailan, Xabin Aranaga maratoian Gipuzkoako txapeldun izan zen, eta helduen mailan, Arantxa Aldalurrek Gipuzkoako txapela lortu zuen, eta Euskadiko txapelketan berriz, bigarren postuan amaitu zuen lehiaketa.
|