Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Iritzia »  Sindikatuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Sindikatuak

Jabier Altuna

Historian zehar langileen egoera hobetzeko hainbat gizon eta emakumeren sakrifizioa ezin daiteke ahaztu; gaur egun sindikatuen beharra eta egiten duten lana ez da edozer gauza. Enpresa komiterik ez duen toki batean egiten dut lan; lehen zegoen komitearen epea bukatu zenean inor ez zen aurkeztu; ez ni neu ere , ez ditudalako garbi ikusten beste zenbait gauza. Ez dut lekurik neure zalantza guztiez idazteko, beraz, pare bat aipatuko ditut: 35 orduekin sartu aurretik, lehentasun gehiago duela ordu extrak kentzea edo gutxienez murriztea iruditzen zait; zergatik ez dira sindikatuak hemen sartu? Afiliatuek ez dutelako onartuko behar bada? Eta horrela bada, noren interesak defendatu behar dira, afiliatuenak edo langabetuenak?

Sindikatuek beraien artean dituzten folloiak ikusita, ez dakit zer pentsatu; azkena irakurri dudan txostenean, A sindikatuak saldutzat, usteltzat eta abar jotzen ditu B eta D sindikatuak; B sindikatuaren txostenak aldiz, A eta D eskasak direla dio... Demagogia hau (partidu politikoetan ere erruz agertzen dena) ez zait inoiz gustatu. Ez al dira denak langileen ordezkariak? Langile batek beste bat ez badu errespetatu behar, nori eskatzen diete hori? Hobeto edo okerrago ariko dira, pentsa dezaket deskuidatuta daudela, baina nazkatuta nago, ni edo nireak bezala pentsatu edo jokatzen ez dutenak deskalifikatzeko dagoen ohiturarekin.

Nahiz eta afiliatuta ez egon, sindikatuek niretzako lortzen dutenetik bizi naiz; busti gabe irabazte honetaz ez naiz harro sentitzen, ezta gutxiagorik ere; konturatzen naiz gauza errazena kanpotik kritikatzea dela, eta gauzak aldatzeko barruan egon behar dela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak