Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 1,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Iritzia »  Nekrologia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Nekrologia

Fernando Morillo

Honako lerrook idazteko unean ez da oraindik ditxosozko hauteskunde-kanpaina hasi. Baina ez da aparteko adimen-malabarismorik egin behar nondik joko duen asmatzeko. Ohi baino eskaintza hobeak egingo dizkigute alderdi guztiek –ez da erraza!–, ohi baino era lakarragoan –are zailagoa!–. Denak egingo –omen– du hobera... Majo dakite zaharrek, ordea –betiko zaharrek; bai, entzungor egiten diegun horiek–, ez dela, funtsean, askorik aldatzen; izenak, aurpegiak baino ez. Badakite, gainontzekoak –aldapen gogorrak, irristatzeak, begirada nahasiak–, bere horretan jarraitzen duela. Ura berritu arren, ibaiak irauten duela.

Bada mutatzen denik, baina. Aurpegiak, esan dut lehen. Ibaiko ura. Orain, adibidez, ezin izango dugu berriro ikusi, ai, Diego Garciaren irribarrea. Hori bai dela latza. Nonahi dagoela ere, jarrai beza antxintxika. Eta barrezka.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak