Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Maiatza »  Iritzia »  Eztabaidatu nahian

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia

Eztabaidatu nahian

Joxe Luix Aizpuru

Joan den larunbatean Basta ya! Plataformakoek Donostiako Kursaalean ospatu zuten euren lehen hauteskunde mitina. Alderdi politiko espainiarzaleek baino gordinago eta sutsuago aritu ziren alderdi abertzaleen aurka, eta subiranotasun kutsua duen edozeren eta edonoren kontra. Horra arte, nobedaderik ez. Betiko kontuak, betikoen ahotan. Hala ere, betikoen taldean badira harritu nauten zenbait atxikimendu: Juan Goytisolo, Antonio Labordeta, Sami Naďr edo Alain Touraine ezkertiarrak, esate baterako. Kezkatzekoa da, gutxienez, progresismoaren alorrean lanean eta teorizatzen urteak daramazkiten intelektualek Basta Ya! bezalako talde batekin bat egin, eta euren laguntza eskaintzea. Norbaitek esan dezake guztiak manipulatuak daudela; ez dutela Euskal Herriko benetako egoera ezagutzen; komunikabideen eraginpean bizi direla; Savaterrek komentzitu dituela, eta abar. Izango dira bai, horregatik izenpetu dutenak ere, baina ez gaitezen horrenbeste itsutu.

«Untxiak bezala akabatzen gaituzte», esan zuen azken atentatuaren ondoren Ramon Erraibotxek. Eta ez zuen arrazoi faltarik. ETAk, PP eta PSOEko zinegotzien aurka atentatuak egitea erabaki zuenetik, batez ere su-etenaren hausturaren ondoren, gauzak aldatu dira. Pentsatzen duena pentsatzeagatik bizitza arriskuan jartzen duen zinegotziak elkartasuna eta abegikortasuna lortzen ditu, eta eztabaida politiko-ideologikoa zapuztu. Nik beraiekin diskutitu nahi dut, baina bizkarzainik gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak